XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Fresnel-ek (1774-1826), Huygens-en printzipioan beste puntu bat gehitu zion, hau esanez:

Uhin-fronteko puntu bat momentu batetan uhin sekundarioen iturria da, eta honen frekuentzia uhin primarioen berdina da.

Uhinaren elongazioa edozein puntutan uhin sekundario guztien super-posizioa da, elongazioa eta fasea kontutan harturik.

Uhinen superposizioa: Puntu batetan uhin-fronte bi edo gehiago topatzen edo gurutzaten badira, puntu honetan uhinek interferitzen dutela esaten da.

Superposizio printzipioak zera esten du: Puntu honetan uhin-fronteen erresultantea uhin-fronte guztien elongazioak konbinatuz lor daiteke, fasea kontutan harturik.

1. Irudian ikusten da bi uhinen superposizioa, a eta b, biak fase berdinean.

2. Irudian uhin biek fase desberdinak dituzte berdin bada, bi uhinen anplitudea berdina bada, erresultantea ez da uhina.